2009/01/21

Hezkuntza VS Emakumea

Emakumeon borrokan hezitzaile orok beren papera zein den argi izan behar dute. Bideo batez ere emakumezkoak diren hezitzaileei zuzenduta dago.

Bideoa ikusteko jeitsi bloggaren bukaerararte edo klikatu hemen

Emakumeen borroka indartuko zuela uste zuten batzuek, besteek honen kalterako izango zela. Zer gertatu da borroka feministarekin? Instituzieoek, gobernuek emakume iraultzaileen aldarria irentsi zutela eta giltzapetu, hegan egin ez zezan.

Momentu honetan fase horretan aurkitzen gara, herri mugimendu izatetik, erakunde instituzionalen diskurtsoa lau haizeetara entzutera, diskurtso ofizialak sinestu eta bultzatzera.

Non dago arazoa? Gobernuek herriaren aldarria irenstea dutela helburu ez irtenbideak planteatu eta hauek lortzeko bidean izerdia botaz garaipenerantz pausoak ematea.

Arazoa ez da soilik urtean bi egunetan pairatzen, sufritzen (azaroaren 25 eta martxoaren 8an) arazoa egunarokoa da mende, hamarkada, urte, hilabete eta segunduro pairatzen duguna.

Beraz, arazoa, zilegi diren eta herriarenak diren, iraultzaileak diren borrokak instituzionalizatzean dago, irentsiak izatean eta metro erdiko errekorridoa egin ostean gelditzean.

Arazoaren erroa da irtenbidera eramango gaituena, arazoa bera ezagutu eta honen aurrean posizio bat harztetik etorriko da soluziorako bidea, borrokaz lortuko dugu garaipena.


Baina non borrokatu? Nola? Ze dimentsio hartzen ditu nire paperak? Non kokatzen naiz ni?

Gizartean betetzen dugun paperak dimentsio desberdinak har ditzazke. Emakumea naiz, hezitzailea naiz, pertsona naiz, jendarte agentea naiz.

Emakume kolektiboaren parte naiz, arazo berdinak eta jatorri bera dutenak konpartitzen ditudalako beste talde edo kolektibo batzuekiko desberdinak direnak. Ez nago bakarrik beraz, ez naiz ni gu baikara.

Pertsona naiz, amak horrela sortu ninduelako eta eztakit zenbatgarren mendetik indibiduoaren aldeko apostua egiten hasi zirelako eta Frantziako iraultza burgesaren ondoren eskubide indibidualetan oinarritutako araudiak egin zirelako. Baita, besteek, beste inork ez moduan sentitu, iiri egin, gizatu, ulertu eta entzuten dudalako, ni neu naizelako.

Hezitzailea naiz, bokazionala izan edo ez horretan hasi nintzelako eta orain nire lan eremu bilakatu delako. Ez hori bakarrik, hezi egiten dudalako, hezkuntza jendarte eraldaketarako eta harreman sozial berrien garapenerako tresna estrategikoa dela ulertzen dudalako eta beste mundu bat posible dela amesten dudalako, bai eta mundu horren pintzeladaren bat besteren bati erakutsi eta kontagiatu diezaiokedalako.

Agente soziala naiz, jendearekin harremana dudalako eta esku hartze zuzenarenm bidez arazo sozialak lantzen ditudalako, ez dudalako nire onura eta aberastasunarengatik lan egiten, sinisten dudalako, mugitzen naizelako, bizirik nagoelako, eragina dudalako, alegia.

Hor doa galdera; emakumeen borrokan zuk ze paper?

2009/01/12

PALESTINA ITSUEN MUNDU HONETAN

NAHIKOA DA!
Palestinaren historia askatasunaren, giza eskubideen eta ametsen historia da. Askatasuna ematen
duen eta eskubide sozial eta ekonomikoak babestu eta sustatzen dituen etxe baten ametsa da.
Injustiziaren kateak, alanbradak, kontrol militarrak eta apartheidaren harresi arrazista apurtzeko
herri palestinarrak duen beharra betetzen duen ametsa da. Munduan askatasuna maite duten guztiek
bezala, herri palestinarraren ametsa da mundu libre baten parte hartzea eta bere ekarpena egitea,
justiziaren, berdintasunaren eta giza balioen gaietan, zapalketatik eta tiraniatik urrun.

PALESTINA ZERTZELADAK
APUNTES A PALESTINA

2009/01/08

2008/12/30

Emakume bat erahila

Bilgune Feministak elkarretaratzea egingo du gaur 20:00etan Lopeneko iturrian

Clara Rangel atzo erahil zuten Errenterian

Ustezko hiltzailea 35 urteko emakumearen bikotekidea da. Labankadaka hil zuten atzo eguerdian Clara Rangel Errenterian; gainera, bere anaia eta emakumearen seme zaharrena ere zauritu zituen ustezko erasotzaileak. 2008ak Euskal Herrian utzi duen seigarren hildakoa da atzokoa.

2008/12/12

KORRIKA 16, TUTERA-GAZTEIZ








3035
007202 0720005710
EUSKADIKO KUTXA


Nola hartu parte

• “Korrika laguntzaile” euskarria erosiz.

• Zure herrian edo auzoan eratuko den Korrika batzordean parte hartuz.

• Korrika kulturalak antolatuko dituen ekitaldietan agertuz.

• Korrikaren web-gunea bisitatuz (www.korrika.org).

• Martxoaren 26an Tuterara eta apirilaren 5ean Gasteizera joanez, eta Korrika 16ren hasieran eta amaieran parte hartuz.

• Korrika 16ren materiala edo oroigarriak erosiz, Korrika aurretik, bitartean edo ostean.

• Benetako korrikalarien ezaugarri garrantzitsua den petoa edo bizkarrekoa erosiz, aurretiaz AEKren edozein euskaltegitan edo Korrika dendetan, edo Korrika egunean bertan.

• Herriz herri egingo den Korrikaren aldeko diru bilketan lagunduz.

• Kilometroak subentzionatuz, eta ordaintzen duenak zein hautatutako beste batek subentzionatutako kilometroan korrika eginez. Parte hartzeko modu hau erabili nahi dutenek Korrikaren bulegoetara jo dezakete.

• Korrikaren izenean Euskadiko Kutxan zabaldu den 3035.0072.0.2.072.0.00571.0 kontu korrontean nahi den diru kopurua sartuz.

• Enpresa edo saltegiek, korrikalaria, korrika-lagun txartela edo Korrika iragartzeko aterako diren bestelako euskarriaz babestuz.

• Euskarriak erosteko aukera urte hasierararte, aldizkariak urtarrila bukaerarate zabalik egongo delarik.

• Eta, jakina, Korrika egin ahal izateko laguntza ekonomikoa beharrezkoa dugun arren, bizkarrekoa jantzita korrika

2008/12/11

ATXIKIMENDUA!!!

Batzutan azalpen gehiagorik behar ez ditugulako... ELKARTASUNA ezinbestekoa denean... geuk, emakumeok, egunero, gure bizitzako esparru askotan zapalduak izaten garelako...

Sinatu!
klikatu hemen

2008/12/09

EMAKUMEENTZAKO AUTODEFENTSA IKASTAROA

EMAKUMEENTZAKO AUTODEFENTSA IKASTAROA
GITE-IPES-en 30 urte daramatzate unean uneko gizarte gaiekin lotura daukaten ikastaro eta material ezberdinak eskaintzen. Emakumeen historia, oraina eta etorkizuna garatzen dituzten ikastaro, artikulu eta liburuak, asko izan dira. Oraingo honetan “emakumeentzako autodefentsa” ikastaroa eskaintzen dizkigute. GITE-IPESen erasoen prebentzioa, oso lan garrantzitsua dela uste dute, zeren arazoa arinago aurkituz gero, errazagoa izango baita irtenbide bat eskaintzea.
Formakuntza honek, neska ikasleei bortizkeria aurre ikusteko giltza emango die eta aldi berean errekurtso ezberdinak honi aurre egiteko. Ikasle hauek beraien bizitzako une hauetan ikastetxeetatik kanpo erlazionatzen hasten baitira.
Ikastaro honen bidez euren errealitatea eta nola bizi duten arazo hau ikusteko aukera izango dute, eta aldi berean eraso mota ezberdinak eta ikastetxe barruan bortizkeriarekin erlazionaturiko arazo ezberdinak “bulling-a” adibidez igartzeko.
Zergatik autodefentsa?
Emakumeok egunero milaka eraso jasaten ditugu, gizarte bortitz, sexista eta patriarkal baten bizi gara eta.
Gizarte ordenak, emakumeak kontrolatzeko eta menperatzeko indarkeria erabiltzen du.Egoera honen aurrean, erasoen prebentziorako, autodefentsa dugu baliabiderik eraginkorrena.
Bortizkeriarekin amaitzeko, horri buruz hitz egitea da lehenbiziko pausua. Bortizkeria sexista eremu pribatuaren kontua ez ezik, jendartearen eremua ere badela helarazi beharrean gaude.


info gehiago

2008/12/02

Naizena izango zara, zarena izango naiz

Ez gara ohartzen etengabe hezten gaudela
Ez gara ohartzen ingurukoekin erlazionatuz hezten garela
Ta txarragoa dena...
Ez gara ohartzen, ingurukoek gugaz, gutaz, eta gurekin hezten direla.


ikusi eta ausnartu

KURDISTANGO EMAKUMEAK:



erresistentzia eta errebeldia

Jendarte eta politika bizitzan Kurdistango emakumeek era eraginkor batez parte hartu ohi dute: ezagunak dira tribu batzuetako emakume aitzindariak, euretako batzuk matxinadak zuzendu, hiriak gobernatu eta gerrillan ere parte hartu dute. Dozena bat erakunde eta egunkari feminista ari dira lanean, emakumeen nazioarteko eguna ospatzen da, emakumeak trebatzeko zentro batzuk ireki dira, gatazka honen gaineko jardunaldiak, kongresu eta hitzaldiak ere oparoak dira eta etxe-aterpe ezkutuak ere badituzte "ohorezko gaitzak" eragindako emakume bikatimei babesa emateko.

Euren kultura eta erlijio barruan emakumeek euren egoera jakin bati eutsi diote, hasi hasieratik parte hartzaileak izan direlarik. XX mendean, baita XIX mendean ere, bazeuden emakumeek zuzendutako tribuak zein kurduen klan nagusiak, eta honek gaur arte iraun du.

Turkiak kurduen aurka erabiltzen duen errepresioaren baitan desagertuen gaia ere badago. Kurdu emakumeak 1997az geroztik, "Larunbatetako Amak" deiturikoarekin antolatzen dira. Ama hauek euren seme alabak, gizonak eta anaiak non dauden jakiteko borrokatzen dute. Maiatza Plazako emakumeek egiten duten bezala, Estambuleko hiri erdiko plaza batean biltzen dira larunbatero eta hortik datorkie izena.

Askapen Mugimenduaren ondorioz, emakume kurduek oso jauzi kualitatibo garrantzitsua eman dute euren parte hartzeari dagokionez, bai askapen mugimenduan bertan, zein gainontzeko erakunde politiko eta sozialetan ere, batez ere Ipar Kurdistanen. Askapen mugimenduak, egitura feudalak hein batean gainditzea eta euren erakundeetan emakumeen parte hartzea eta gizartearen dinamizazioa ekarri du.

Suzan Samanci (escritora feminista)

Gaia: Lengua, Identidad, Cultura

Bilbo: asteazkena abenduak 3 (Castellano)

Igorre, osteguna. abenduak 4 (Castellano)

Melike Yasar (Oficina de Mujeres por la Paz en Alemania)

Gaia: Exilio kurdo en Europa

Bilbo, asteazkenean, abenduak 10 (Castellano)

Sopela osteguna, abenduak 11 (Euskara)

MELIKE S. (exiliada politica)

Gaia: Las Mujeres frente al conflicto

Bilbo, asteazkenean, abenduak 17 (Castellano)Portugaleten osteguna abenduak 18 (Castellano)


Hitzaldiak izango dira La Bolsan eta hasiko dira 19:30etan.



Gizartea aurrera omen doa. Zalantzarik gabe teknologiari dagokionez; baina genero biolentziaren kausak eta benetako konponbideari heltzeko borondate urria ikusita, antzinako garaietan katigatuta dagoela ematen du. Gizartea herritar guztiek osatzen dute, eta hausnarketa lana gizarte osoari dagokio. Baita behar diren neurri guztiak aplikatzeko exijitzea eta sexu indarkeriaren kontrako jarrera argia erakustea ere, berdintasunezko gizartea, noizbehinka ahoan ibiltzeko helburu polit bat barik, errealitatea izan dadin.

2008/11/26

Anbotoko dama

Interneten topatutako orrialde batetatik hartu dut, gu geuk, emakumeok, herri honen ondarean zer ikusi handia izan dugula zalantzan jartzen duen ororentzat dedikatua.


Anbotoko Anderea mendi batetik bestera ibiltzen omen zen airetik, ortzi eta tximisten artean, barazuza botatzen. Nola sortu zen esaten dute kondaira anitzek. Neskazahar baten neskatoa zen eta nagusi horrek familiarrak zituen; hil ordua heldu zitzaion baina ezin zuen hil, familiarrengatik, eta neskatoari eman zizkion; neskatoak hartu zizkion eta berehala airetik joan zen, geroztik airean ibiltzera kondenaturik, mendi batetik bestera ikusten zuten, inon gelditu ezinik. Eta hura da anbotoko anderea.


Bitxikeri gehiagorako hemen

2008/11/25

ELIKADURA SUBIRANOTASUNAREN ALDEKO EMAKUMEEN DEKLARAZIOA


Mali

Nosotras, mujeres provenientes de más de 86 países, de múltiples pueblos autóctonos, de África, de América, de Europa, de Asia, de Oceanía y de distintos sectores y movimientos sociales, nos hemos reunido en Selingué (Malí) en el marco de Nyeleni 2007 para participar en la construcción de un nuevo derecho: el derecho a la soberanía alimentaria. Reafirmamos nuestra voluntad de intervenir para cambiar el mundo capitalista y patriarcal que prioriza los intereses del mercado antes que el derecho de las personas.

Manifestu osoa irakurri

Egun asko baina berriz ere aldaketa gutxi

Aurten, oraindik bukatu ez den urte honetan, dagoeneko 5 emakume erail, ehunka eraso zein bortxaketa eta emakume desagertu bat izan dira.

Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Egunaren harira, salaketarako eguna izango da gaur. Euskal Herrian makina bat lagun aterako dira kalera, aurtengoan ere bost heriotza eta eraso andana eragin dituen fenomenoa gaitzetsi eta behingoz arazoari errotik heldu eta amai dadin beharrezkoak diren neurriak har daitezela eskatzeko, iaz egin zen bezalatsu.

Mobilizazioak
Albiste osoa
Bilgune feministaren balorazioa
bideoa

2008/11/21

MTS Euskal Herrian!

Emakume Brasildarrak
MST mugimenduko emakume batzuk Euskal Herrira gerturatu dira nekazariok bizi dugun egoera gertutik ezagutzeko, eta eurena kontatzeko.
Animatu eta etorri!

Zapatuan, hilak 22
Ehne-ko egoitzan
Abadiño

2008/11/13

Historia apur bat

Iritzi orokor bat egon da, batipat Euskal Herrian, esateko, garai batean Matriarkadoa izan zela, hau da gizaldi batean emakumeak garaiko aginte politiko bat izan zuela, eta, gizona emakumeak jarritako legepean egon zela. Gizon jakintsu askok teoria honekin hanka sartu du, nola Engels-ek, Pierre Lafargue-k (Marxen suhia eta marxista) Baschoffen-ek etab.





Nekazaritzaren haseran eta herriak nomada izatetik, hau da alde batera edo bestera mugitzea utzi ziotenez geroztik, eta lurra landuz beti leku berean bizitzen hasi zirenez geroztik, lurraren lantzeak eskatzen zion bezala, orduan garai hontan, emakumeak garrantzi bat hartzen du gizartean. Herriak nomadak izan ziren bitartean, haurrik izateari ez zitzaion garrantzirik ematen. Nekazaritza aroan ordea, haurrik izateak garrantzi handi bat hartzen du, eta, hau, emakumeak bakarrik eman zezakeena zen; batipat aro hontan, gizonak jarraipen baten beharra sentitzen du. Bestalde, haurrik izate hori, gauza misterioso bat bezala ikusten zen.

Albiste osoa