2008/11/26

Anbotoko dama

Interneten topatutako orrialde batetatik hartu dut, gu geuk, emakumeok, herri honen ondarean zer ikusi handia izan dugula zalantzan jartzen duen ororentzat dedikatua.


Anbotoko Anderea mendi batetik bestera ibiltzen omen zen airetik, ortzi eta tximisten artean, barazuza botatzen. Nola sortu zen esaten dute kondaira anitzek. Neskazahar baten neskatoa zen eta nagusi horrek familiarrak zituen; hil ordua heldu zitzaion baina ezin zuen hil, familiarrengatik, eta neskatoari eman zizkion; neskatoak hartu zizkion eta berehala airetik joan zen, geroztik airean ibiltzera kondenaturik, mendi batetik bestera ikusten zuten, inon gelditu ezinik. Eta hura da anbotoko anderea.


Bitxikeri gehiagorako hemen

No hay comentarios: