Iritzi orokor bat egon da, batipat Euskal Herrian, esateko, garai batean Matriarkadoa izan zela, hau da gizaldi batean emakumeak garaiko aginte politiko bat izan zuela, eta, gizona emakumeak jarritako legepean egon zela. Gizon jakintsu askok teoria honekin hanka sartu du, nola Engels-ek, Pierre Lafargue-k (Marxen suhia eta marxista) Baschoffen-ek etab.
Nekazaritzaren haseran eta herriak nomada izatetik, hau da alde batera edo bestera mugitzea utzi ziotenez geroztik, eta lurra landuz beti leku berean bizitzen hasi zirenez geroztik, lurraren lantzeak eskatzen zion bezala, orduan garai hontan, emakumeak garrantzi bat hartzen du gizartean. Herriak nomadak izan ziren bitartean, haurrik izateari ez zitzaion garrantzirik ematen. Nekazaritza aroan ordea, haurrik izateak garrantzi handi bat hartzen du, eta, hau, emakumeak bakarrik eman zezakeena zen; batipat aro hontan, gizonak jarraipen baten beharra sentitzen du. Bestalde, haurrik izate hori, gauza misterioso bat bezala ikusten zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario