EMAKUMEENTZAKO AUTODEFENTSA IKASTAROA
GITE-IPES-en 30 urte daramatzate unean uneko gizarte gaiekin lotura daukaten ikastaro eta material ezberdinak eskaintzen. Emakumeen historia, oraina eta etorkizuna garatzen dituzten ikastaro, artikulu eta liburuak, asko izan dira. Oraingo honetan “emakumeentzako autodefentsa” ikastaroa eskaintzen dizkigute. GITE-IPESen erasoen prebentzioa, oso lan garrantzitsua dela uste dute, zeren arazoa arinago aurkituz gero, errazagoa izango baita irtenbide bat eskaintzea.
Formakuntza honek, neska ikasleei bortizkeria aurre ikusteko giltza emango die eta aldi berean errekurtso ezberdinak honi aurre egiteko. Ikasle hauek beraien bizitzako une hauetan ikastetxeetatik kanpo erlazionatzen hasten baitira.
Ikastaro honen bidez euren errealitatea eta nola bizi duten arazo hau ikusteko aukera izango dute, eta aldi berean eraso mota ezberdinak eta ikastetxe barruan bortizkeriarekin erlazionaturiko arazo ezberdinak “bulling-a” adibidez igartzeko.
Zergatik autodefentsa?
Emakumeok egunero milaka eraso jasaten ditugu, gizarte bortitz, sexista eta patriarkal baten bizi gara eta.
Gizarte ordenak, emakumeak kontrolatzeko eta menperatzeko indarkeria erabiltzen du.Egoera honen aurrean, erasoen prebentziorako, autodefentsa dugu baliabiderik eraginkorrena.
Bortizkeriarekin amaitzeko, horri buruz hitz egitea da lehenbiziko pausua. Bortizkeria sexista eremu pribatuaren kontua ez ezik, jendartearen eremua ere badela helarazi beharrean gaude.
info gehiago
2008/12/09
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario