2009/01/21

Hezkuntza VS Emakumea

Emakumeon borrokan hezitzaile orok beren papera zein den argi izan behar dute. Bideo batez ere emakumezkoak diren hezitzaileei zuzenduta dago.

Bideoa ikusteko jeitsi bloggaren bukaerararte edo klikatu hemen

Emakumeen borroka indartuko zuela uste zuten batzuek, besteek honen kalterako izango zela. Zer gertatu da borroka feministarekin? Instituzieoek, gobernuek emakume iraultzaileen aldarria irentsi zutela eta giltzapetu, hegan egin ez zezan.

Momentu honetan fase horretan aurkitzen gara, herri mugimendu izatetik, erakunde instituzionalen diskurtsoa lau haizeetara entzutera, diskurtso ofizialak sinestu eta bultzatzera.

Non dago arazoa? Gobernuek herriaren aldarria irenstea dutela helburu ez irtenbideak planteatu eta hauek lortzeko bidean izerdia botaz garaipenerantz pausoak ematea.

Arazoa ez da soilik urtean bi egunetan pairatzen, sufritzen (azaroaren 25 eta martxoaren 8an) arazoa egunarokoa da mende, hamarkada, urte, hilabete eta segunduro pairatzen duguna.

Beraz, arazoa, zilegi diren eta herriarenak diren, iraultzaileak diren borrokak instituzionalizatzean dago, irentsiak izatean eta metro erdiko errekorridoa egin ostean gelditzean.

Arazoaren erroa da irtenbidera eramango gaituena, arazoa bera ezagutu eta honen aurrean posizio bat harztetik etorriko da soluziorako bidea, borrokaz lortuko dugu garaipena.


Baina non borrokatu? Nola? Ze dimentsio hartzen ditu nire paperak? Non kokatzen naiz ni?

Gizartean betetzen dugun paperak dimentsio desberdinak har ditzazke. Emakumea naiz, hezitzailea naiz, pertsona naiz, jendarte agentea naiz.

Emakume kolektiboaren parte naiz, arazo berdinak eta jatorri bera dutenak konpartitzen ditudalako beste talde edo kolektibo batzuekiko desberdinak direnak. Ez nago bakarrik beraz, ez naiz ni gu baikara.

Pertsona naiz, amak horrela sortu ninduelako eta eztakit zenbatgarren mendetik indibiduoaren aldeko apostua egiten hasi zirelako eta Frantziako iraultza burgesaren ondoren eskubide indibidualetan oinarritutako araudiak egin zirelako. Baita, besteek, beste inork ez moduan sentitu, iiri egin, gizatu, ulertu eta entzuten dudalako, ni neu naizelako.

Hezitzailea naiz, bokazionala izan edo ez horretan hasi nintzelako eta orain nire lan eremu bilakatu delako. Ez hori bakarrik, hezi egiten dudalako, hezkuntza jendarte eraldaketarako eta harreman sozial berrien garapenerako tresna estrategikoa dela ulertzen dudalako eta beste mundu bat posible dela amesten dudalako, bai eta mundu horren pintzeladaren bat besteren bati erakutsi eta kontagiatu diezaiokedalako.

Agente soziala naiz, jendearekin harremana dudalako eta esku hartze zuzenarenm bidez arazo sozialak lantzen ditudalako, ez dudalako nire onura eta aberastasunarengatik lan egiten, sinisten dudalako, mugitzen naizelako, bizirik nagoelako, eragina dudalako, alegia.

Hor doa galdera; emakumeen borrokan zuk ze paper?

No hay comentarios: